viernes, 14 de enero de 2011

IRAKURTZEA GUSTOKOA DUGU



Hainbat liburu irakurtzen ditugu urtean zehar eta batzuk gomendatzea bururatu zaigu hizkuntzako klasean.
Hilabete honetan bi aukeratu dituzte 6.B-ko ikasleek. Nahi duzu zuek ere irakurri?
Hona hemen gure lehenengo bi proposamenak:

Lazkao Txiki


Liburu hau gomendatzen dugu bere bizitzan egindako gauzak kontatzen dizkigulako.

Lazkao Txiki liburua oso dibertigarria iruditu zaigu, istorioak oso barregarriak direlako.

Lazkao Txikiren benetako izena, Joxe Miguel Iztueta Kortajarena da, baina Lazkao Txiki deitzen zioten txikia zelako.
1926ko irailaren 15ean jaio zen, eta 1993ko apirilaren 3an hil zen 66 urterekin , bihotzeko gaixotasun baten ondorioz.

Joxe Miguel eta bere lagun kontratista bat atera ziren elkarrekin afaldu ondoren. Bere kotxeari norbaitek kolpea eman ziola aurreko aldean konturatu zen kontratista. Han zebilen suak hartuta, zein kalamidade izan ote zen esanez. Eta Lazkao Txikik esan zion:

- Atzean ere jota daukak.
Han joan zen amorru bizian kontratista hori atzeko golpea ikustera; eta ezer ere ez.
- Non zegok, ba, jota?
- Ez al du ikusten matrikulan? - esan zion Lazkao Txiki barrez.
Izan ere SS...J baitzen kotxearen matrikula.

Behin hala esan zuen Lazkao txikik , ezagutzen zuela azkeneko 50 urteetan ia hileanz egoen pertsona bat Lazkaon.

- Zein? Zein?-galdetu zion Mendizabal bertsolaria.
- kasilda, moteil, kasilda! ( kasi hil da )- erantzun zion.




PERFEKTUAK


Alex,Pe,Zeta,Delia eta Silvia dira pertsonaien izenak.Alexek uste du,bere familia perfektua dela, baina azkenean ikusten du ez dela horrela.

Konturatzen da Pek ez duela lanik, Zetak erretzen duela, Delia eta Silviak txuletak egiten dituztela... Oso familia gezurtia da eta Alex konturatzen da ez direla perfektuak.


Istoria oso interesgarria da, liburua oso ondo kontatuta eta idatzita dago.Horregatik gomendatzen dizugu liburu hau irakurtzea.


Adri,Aitor,Beasko,Markel eta Jorge

No hay comentarios:

Publicar un comentario